Beste urte batez, txapela jaurtiketa lehiaketa egin dute Berazubin

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 10a

Berazubiko festak ospatzen ari dira asteburu honetan, eta goizean txapela urrutien nork jaurti txapelketa egin dute.

Berazubiko hainbat bizilagunek zapaldu dute goizean Berazubiko futbol zelaia. Gaurkoan, ordea, ez da futbola izan bertan biltzeko aitzakia; txapela jaurtiketa lehiaketa baizik. Eta hala aritu dira, txapela eskuan hartuta urrutien nork jaurti lehiatu dute futbol zelaira bertaratu diren bizilagunak.

Gaur arratsaldean

Festa ez da etengo gaur Berazubin, eta arratsaldean ere hainbat ekintza izango dira. Lehena Peruren ikuskizuna izango da 16:00etan, eta bigarrena berriz, 19:00etan, Bocabeats umore ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!