Bueltan dira Tolosako buruhandi eta erraldoiak

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 9a

Aspaldi kalera irten ez diren Tolosako buruhaundi eta erraldoiek eman diote amaiera aurtengo Kultura Plaza jaialdiari, dultzaineroen erritmoen laguntzarekin.

Amaiera iritsi zaio, beste urte batez, Kultura Plazara jaialdiari. Ekainean hasita, hainbat eta hainbat artista, talde edota eragile izan dira Tolosako zezen plaza eta herriko beste hainbat txoko zapaldu dituztenak. Tolosarrak eta inguruko herritarrak izan dira berriz, euren lan eta ikuskizunetaz gozatu dutenak. Beste urteen antzera, aurtengo edizioak programazio ikusgarria izan du, baina inoiz baino amaiera berezigoa. Izan ere, pandemiaren ondorioz denbora luzez kalera irten gabe egon diren Tolosako buruhaundi eta erraldoiak bueltatu dira jaialdiari agur esateko, indartsu eta festarako gogo izugarriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!