Trafiko mozketak izango dira asteartean, Tolosako Herri Krosagatik

Ataria 2021eko urriaren 8a

Urriaren 12an (asteartean) da krosa, 11:00etatik aurrera, eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko trafiko mozketa puntualak egingo dira ibilbidean zehar.

San Esteban auzoko kultur elkarteak antolatuta, Tolosako XXXIII. Herri Krosa egingo da urriaren 12an, eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko, ibilbidearen hainbat zatitan trafiko mozketa puntualak egingo dira. Hori dela eta, jarriko diren seinaleei zein udaltzainen eta antolatzaileen ohartarazpenei kasu egiteko eskatu du udalak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!