Leidorrek 600 eserlekuko edukiera izango du bihartik aurrera

Ataria 2021eko urriaren 6a

Urriko zine programazioa aurkeztu du Tolosako Udalak, eta esan du Leidor antzokiak bihartik aurrera 600 eserleku izango dituela, edukiera osoaren %75.

Leidorrek 600 eserlekuko edukiera izango du bihartik aurrera, edukiera osoaren %75, eta Tolosako Udalak esan du datozen egun eta asteetan normaltasuna eta edukierak berreskuratzeko lanean jarraituko duela. Edozein kasutan, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Ordutegiari dagokionez, helduen saioak 19:00etan mantenduko dira eta, haurrenak, berriz, 17:00etan izango dira. Bestalde, urriaren 30a eta azaroaren 1aren arteko emanaldiak Topic-en egingo dituzte, Leidor abesbatzen lehiaketan murgilduta egongo delako.

Gogorarazi du ere 10, 20 eta 30 zine saiotarako bonuak eskuratu daitezkeela webgune honetan edo Leidorreko leihatilan. Bonuen iraungitze data abenduaren 31 izango da, hau da, bonuak edozein garaitan erosten direla ere, abenduaren 31tik aurrera ez dute baliorik izango eta ezingo dira erabili.

Kontsultatu urriko zine programazio osoa hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!