Zer berri?

Simpson familia, Balentziagaren outfit-ekin

Josu Artutxa Dorronsoro

Hemen duzu lehen pilula, hastapeneko saioa. Azken asteetako tendentziak eta moda kontuak ditugu hizpide. Horren azkar bizi garenez, jada zahartu diren berriak kontatzen dizkizuegu; hala ere, etengabe berritzen joango gara.

Lehen saio honetan, Simpson familiaren eta Balentziaga diseinu etxearen arteko azken harremanaren berri emango dizuegu. Horrez gain, Tik-Tok aplikazioko berrikuntzak, Instagramek Txinan izandako eraginak eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan erronka arriskutsuak azalduko dizkizuegu. Ongi etorri Zer Berri? irratsaioaren estreinaldira! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!