Euskara, poz guztien iturri

Naiara Roldan de Aranguiz 2021eko irailaren 25a

Euskara, poz guztien iturri 1 1632573401722
Euskara, poz guztien iturri 2 1632573401867
Euskara, poz guztien iturri 3 1632573401991
Euskara, poz guztien iturri 4 1632573402116
Euskara, poz guztien iturri 5 1632573402244
Euskara, poz guztien iturri 6 1632573402346
Euskara, poz guztien iturri 7 1632573402460
Euskara, poz guztien iturri 8 1632573402600
Euskara, poz guztien iturri 9 1632573403106
Euskara, poz guztien iturri 10 1632573403228
Euskara, poz guztien iturri 11 1632573403330
Euskara, poz guztien iturri 12 1632573403442
Euskara, poz guztien iturri 13 1632573403574

Mikrofonoa eskuan eta jendea erakartzeko poztasunaren amua botata, Mintzapoza tonbolaz arduratu dira Amaia Doyague eta Idoia Lahidalga Galtzaundiko kideak, goizean zehar, Tolosako San Frantzisko pasealekuan.

Amua, pozarekin batera, euskara eta opariak ere izan direla aitortu beharra dago. Mintzapoza tonbola joko bihurtu da Tolosan paseatzen ari zirenentzat larunbat goiz honetan. Galtzaundiko kideek gurutzegrama bat eman diete parte hartu nahi zutenei, eta erantzun guztiak zuzenak izanez gero, bueltan boleto bat jaso dute, opari baterako aukera, alegia. Guztia dohainik, gainera.

Orotara, 70 opari banatzeko intentzioa zuten Galtzaundiko kideek. Eta helburua, Galtzaundi euskara taldeak antolatutako oro bezala: euskararen bultzada. Kasu honetan, Mintzapoza tonbolaren bitartez, Mintzalaguna egitasmoa ezagutarazi eta jende gehiago bere baitan biltzea da.

Eguzkia zeruan eta giroa kalean, Galtzaundiko kideek larunbata girotzea izan dute helburu. Horrela aitortu du, bederen, Idoia Lahidalgak: "Mintzapoza lelopean izango da aurten Mintzalaguna egitasmoa, eta poztasun horrekin kutsatuta tonbola bat jarri dugu gaur Tolosan, jendeari eskaintzeko eta sariak banatzeko". Musikak lagundu die jendea erakartzen eta 'poza' zabaltzen.

Mintzalaguna, zabal-zabalik

Idoia Lahidalgak, Tolosaldeko Mintzalaguna egitasmoaren arduradunak proiektuaren helburua azpimarratu du: "Euskara ikasten ari diren horiei, astean egun bat eta ordubetez, euskara praktikatzeko eremu bat, espazio bat, lagunarte bat eskaintzea da, beraien euskara maila horretatik hanka sartzeen lotsa kentzeko, praktika horretan askatzeko. Azken batean, helburua euskara geroz eta gehiago erabiltzea da".

Honela, oraindik badago aukera Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko. Izen ematea doakoa da, eta ikasturte osoan egongo da irekita. Mintzalagunean parte hartu nahi dutenek herriko udaletxera jo dezakete, edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara joan beharko dute izena ematera. Bestetik, online ere eman daiteke izena: hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!