Irene Caminos ez da izango Munduko Txapelketan, PCR proban positibo eman ondoren

Ataria 2021eko irailaren 2a

Egunotan Kataluniako Vic herrian bike trialeko Munduko Txapelketan parte hartzekoa zen tolosarra, baina azkenean ez du aukerarik izango.

"Penarekin" eman du Caminosek berak sare sozialen bitartez berria. PCR proban positibo eman ondoren, Munduko Txapelketan parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Espainiako selekziotik parte hartu behar zuen Caminosek, eta selekzioko kideei txapelketan zorte ona izan dezatela adierazi die.

Orain etxean egotea tokatzen zaiola gaineratu du tolosarrak eta Munduko Kopako probetan parte hartzeko asmoa azaldu du. Abuztuan Europako txapeldun izan zen Caminos, eta irrikaz zegoen Munduko Txapelketan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!