Sokaren gainean

Leyre Carrasco 2021eko abuztuaren 28a

River Line jaialdiaren bigarren eguna ari dira ospatzen gaurkoan, eta jada hainbat parte hartzaileek materiala probatzeko aukera izan dute goizean.

Goizean goiz hasi da festa Oria ibaiaren inguruan. Eguraldia ere alde izan dute gaurko goizean, eta parte hartzaile asko izan dira sokara igo direnak. Musika eta giro ona. Lasaitasuna askorentzat. Beste askok, ordea, 11:30ak noiz iritsi zain zeuden, Freestyle Bouncing lehiaketa hastear baitzegoen eta beroketak egiten ibili dira bitartean.

13:00etatik 14:00ak arte DJ-ak jarritako musikak girotuko du Zerkausia, eta slackline tailerrak ere izango dira bertan. Arratsaldean berriz, beste hainbat ekintza izango dira nagusi. Hala nola, kontzertuak, lehiaketak, haurrentzako slackline tailerrak, eta sari banaketa ere izango da tartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!