River Line jaialdia bueltan da

Leyre Carrasco 2021ko abu. 26a, 16:39

2019an ospatu zen River Line jaialdiko bi parte hartzaile

Ekintza desberdinez beteriko asteburua antolatu du Oreka Tolosa slackline taldeak Zerkausia eta Oria ibaiaren inguruan.

Urteroko hitzorduari huts egin gabe, bueltan da udarari agur ezinhobea emango dion jaialdia. Hain zuzen, bihar arratsaldeko 17:00etan izango da irikiera eta igandera arte ospatuko dute Oreka Tolosa slackline taldekoek antolatutako River Line jaialdia Tolosako Zerkausia eta Oria ibaiaren inguruan.

Programa potoloa antolatu dutela azaldu dute Oreka Tolosa slackline taldekoak diren Ibai Arsuaga eta Aitor Sorarrainek. Sokak, slackline tailerrak, piraguak, tela akrobatikoak, sari banaketak eta, tartean musika eta otordua ere ez direla faltako gehitu dute antolatzaileek. "Gainontzeko urteen antzera, jaialdia ahalik eta antzekoen egiten saiatu gara, baina covid-19a dela eta, aldaketa txiki batzuk egin behar izan ditugu", adierazi du Arsuagak.

Hortaz, parte hartzaileek txandak ez ezik, sarrera eta irteera errespetatu beharko dute; musukoa ez bezela, gel hidroalkoholikoa beharrezkoa izango da materiala erabili baino lehen; parte hartzaileek dutxatzeko edota ferialen lo egiteko aukera izango dute, baina aforoa mugatua izango da; eta otorduetan talde txikitan banatuko dira, besteak beste.

70 lagun inguru

Espero gabe, aforoa guztiz bete dutela jakinarazi dute antolatzaileek: "Ez genuen espero horren beste jendek izena emango zuela. Kriston harrera ona izaten ari du, 70 pertsona inguru baitaude apuntatuta, espero baino askoz jende gehiago". 

Izan ere, River Line jaialdian jorratzen den modalitatea waterlinea dela adierazi du Arsuagak. "Gehien egiten den modalitate highlinea da. Festibal hau hasi zenean, Espainian dagoen bakarra zen, nahiz eta gainontzeko herrialdeetan highlineko festibal asko egon, eta hori da jendeari gehien gustatzen zaiona. Horregatik uste genuen jende gutxi etorriko zala", azaldu du.

Eskualdekoa ez ezik, Euskal Herriko beste herri batzuetako jendeak ere eman du izena aurtengoan, baita Eskal Herri kanpoko jendeak ere. "Normalean Estatuko jende asko etortzen da, Granadakoa, Bartzelonakoa, Madrilekoa eta Iparralde edo Frantzikoa. Aurten, gainera, belgikar bat apuntatu da, baita italiar eta argentinarrak ere", kontatu dute.

PROGRAMA

Abuztuak 27, ostirala

17:30 Aurkezpena

18:00 Izen ematea

19:00 DJ saioaren hasiera

20:00 Parkearen itxiera

Abuztuak 28, larunbata

9:30 Aurkezpena

10:00 Hasiera

10:30 Parkearen erabilera librea, beroketa

11:30 Freestyle Bouncing Compettion

13:00 DJ + Slackline tailerra saioaren hasiera

14:00 Eguerdiko atsedenaldia

16:00 Parkearen irekiera

16:15 Kontzertua terrazan

17:30 Trikimailu estatikoen lehiaketa

18:30 Slackline jarduera haurrentzat

19:30 Parkearen itxiera

20:00 Sari banaketa

Abuztuak 29, igandea

10:00 Hasiera

10:00 Parkearen erabilera librea, beroketa

11:30 Speedline lehiaketa

12:30 DJ saioa eta Slackline tailerra

13:30 Aire-oihalak erakustea

13:30 Amaiera

15:00 Parte-hartzaileen bazkaria, sari-banaketa eta SATURDAY agurra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!