Gaur, 85 urte

Ataria 2021eko abuztuaren 11

Gaurko egunez, duela 85 urte, frankistek euskarazko liburuak erre zituzten Tolosako Plaza Zaharrean. Hiria hartuta, Ixaka Lopez Mendizabal kultura eragilearen liburuak eta argitaletxea arpilatu zituzten.

Ixaka Lopez Mendizabalek Tolosan zuen argitaletxean sartu, eta liburuak ostu ostean, Plaza Zaharrean, plaza erdian pilatuta, guztiei su eman zieten. Su-txondorrarekin, euskal kultura suntsitu nahi izan zuten, eta Euskal Pizkundea sutara kondenatu. Abuztuaren 11a zen, eta 1936. urtea.

Tolosako Udalak, duela bost urte, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak ere erre zituztela adierazi zuen. Gertakariaren 80. urteurrenean, gertakari "latz" hura gogora ekarri nahi izan zuten: Errautsetatik berpiztuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!