Taberna eta jatetxeetako irekiera ordutegia 00:00ak arte zabaldu dela ikusita, duela aste batzuk abiarazitako kanpainarekin jarraitzea erabaki dute. Horiek horrela, dinamizatzaile talde bat pasako da Tolosako taberna eta jatetxeetatik bihar. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta ostalaritza guneetan indarrean dagoen araudiaren berri emango dute eta maskarak banatuko dituzte.