Sentsibilizazio kanpaina eskualdean

Ataria 2021eko apirilaren 3a

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko bi dinamizatzaile ziren atzo Tolosako eta Villabonako tabernetatik pasa zirenak.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak COVID-19aren inguruko "biztanleriaren erantzukizuna bilatu nahian" sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi zuen atzo Tolosan eta Villabonan. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu, eta helburua  "herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko- sanitarioak modu egokian betetzeko". Hori horrela, Tolosan eta Villabonan tabernaz taberna ibili ziren atzo Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko bi dinamizatzaile.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!