Barazki enpanadillak

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Artola 2021ko eka. 2a, 11:23

Barazkiak jateko errezeta erraz eta goxo bat proposatu du Aintzane Artolak: barazki enpanadillak.

Gaurkoan barazki enpanadillak prestatuko ditugu. Barazkiak sartzeaz gain, labean egingo ditugunez osasuntsuagoak bihurtuko ditugu.

Lehenik barazkiekin hasi beharko gara lanean; barazkiak garbitu eta zatitu beharko ditugu: tipula, porruak, piper berdea, kuiatxo erdia, azenarioa eta tomatea.

Barazki guztiak zartagin batean oliba oliotan jarriko ditugu, su baxuan, goxo-goxo izango ditugu, barazki guztiak bigundu arte. Zertxobait gazituko ditugu; euren saltsa ateraz utziko ditugu sutan. Ordu laurden-hogei minutu pasata, barazki guztiak bigundu zaizkigunean, Ibarrako pipermin pixka bat botako diegu, punttu pikante edo min hori gehitzeko. Segidan, barazkiak erreserbatuko ditugu, beranduago olatan sartzeko.

Ondoren, lanean gauden mahaian, olak banan-banan zabalduko ditugu, prest utziz barazkiekin betetzeko. Ez diegu barazki gehiegi sartuko, gero ondo itxi ahal izateko. Labean eginez gero, ez du horrenbeste axola, izan ere, zailagoa da irekitzea. Baina oliotan frijituz gero, askoz ohikoagoa da oleak irekitzea. Orduan, komeni izaten da ondo-ondo itxita uztea, aldez aurretik. Behin olea erdia bete dugula, erditik tolestuko dugu, enpanadilla itxura hori eman ahal izateko. Alboetan sardexka bat erabilita ixten lagunduko dugu, zapalduko dugu, bi aldeak, bata bestearekin ondo pegatuta utziz.

Labea piztuko dugu, 180 gradutan utziko dugu berotzen. Bitartean, labeko erretilu batean joango gara enpanadillak banan-banan kokatzen; bata bestearengandik zertxobait urrunduko ditugu, ez dira gehiegi puztuko baina gutxieneko tartea mantenduko dugu, elkarrekin itxatxita ez gelditzeko. Jarraian, gainetik arrautzarekin margotuko ditugu. Horretarako, arrautza irabiatu eta sukaldatzeko pintzel bat izanez gero, bikaina litzateke, horrekin margotuko genituzke.

Azkenik, arrautzaren gainean, sesamo haziak botako ditugu. 20-30 minututan eginda egongo dira gure enpanadillak. Soja saltsarekin mundialak gelditzen dira.

 

OSAGAIAK


- Tipula (erdia).

- Porrua (2).

- Piper berdea (1).

- Kuiatxoa (erdia).

- Azenarioa (2).

- Tomatea (1).

- Olea pakete bat (12).

- Arrautza (1).

- Ibarrako pipermina.

- Gatza.

- Olioa.

- Sesamo haziak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!