Gaurkoan Asia aldera joango gara. Saltsa hau Japoniatik dator eta teriyaki izenaz ezagutzen da, produktuari glasatu itxura bat ematen diolako.
Teriyaki saltsa seguruena gehien bat oilaskoarekin ikusi izan dugu, baina barazkiekin ere oso goxoa gelditzen da.
Gaurko errezeta prestatzeko osagaiak normalean baino zailagoak izango dira. Denda berezietara jo beharko dugu, Asiako janaria saltzen duten denda batera jo beharko dugu sakea eta mirina erostera. Alkohol hauek topatzeko arazorik baldin badugu, arroza-ozpina ere erabili dezakegu edari horien ordez.
Egia esan, zapore fuerte hauetara ez gaude ohituegi; gaziaren eta gozoaren arteko oso nahasketa fuertea da. Baina behin ohituz gero, janari guztiei bota nahi izango diegu!
Saltsarekin hasiko gara. Horretarako, zartagin batean alkoholdun edariak botako ditugu, alkohola bera lurruntzen joateko, sutan. Sakea eta mirinari ondoren, soja saltsa gehituko diogu. Azkenik, azukrea eta jengibre hautsa gehituko ditugu koilarakada erdi bat, ez gehiegi. Ondo-ondo nahastuko dugu, azukrea ondo desegin arte. Azkenik, 30 minutuz su baxuan izango dugu. Honela, gure saltsa likido hori gutxika loditzen joango da. Azkenik, jarabe lodi baten testura hartuko duelarik.
Bitartean, gure hegatsak prestatuko ditugu. Hegatsak garbitu eta zatitu ondoren, frijituko ditugu. Frijitzeko azken momentuan gehituko diegu gure teriyaki saltsa. Oilasko hegatsei ez diegu ez olio, ez gatzik botako; izan ere, soja saltsak gatz nahikoa izango du.
Behin oilasko hegatsak gorrituta ditugunean, eta saltsa lodituta dugunean, saltsa koilarakada batzuk botako diegu. Azken batean, gure oilasko hegalak teriyaki saltsaz beteta geratu beharko dira. Saltsa pegatu egingo da eta horrek emango dio glasatu itxura gure oilaskoari.
Zerbitzatzeko momentuan sesamo hazi batzuk bota ahal dizkiogu gainetik. Arrozarekin lagunduta plater bikaina lortu dezakegu.
OSAGAIAK
SALTSA
- Sakea (arrozarekin egindako alkohola, 50 ml).
- Mirin (150 ml).
- Soja salta (150 ml).
- Azukrea (50 gr).
- Jengibre hautsa.
- Sesamo haziak.
HARAGIA
- 8 oilasko hegats.