Fernando Cossio kimikariak 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du

Ataria 2021eko maiatzaren 8a

Tolosan bizi da Fernando Cossio kantabriarra eta Hezkuntza sailak saria eman dio "egindako lan zientifiko bikainagatik". 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Fernando Cossio kimikariari eman dio 2020ko Euskadi Ikerkuntza Saria, "egindako lan zientifiko bikainagatik, bai eta ikerketa eta irakaskuntza ibilbide bikainagatik ere". Cossio Kimika Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean eta Kimika Zientzietan doktorea UPV/EHUn.

Bere lanaren ardatza karbono-karbono loturen erreakzio periziklikoak eta eraketa izan da, bai konputazionalki bai metodologia esperimentalen bidez. Arlo horretaz gain, onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesi kimikoan ere lan egiten du, minbiziaren tratamendurako farmakoen aurkikuntzan eta sintesian bereziki interesatuta.

Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea du helburu nagusia, baita Euskal Autonomia Erkidegoko eta hortik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!