"Azoka ostiralean edo larunbatean izan diferentzia handia dago"

Ataria 2021eko apirilaren 30a

Tolosako larunbateroko azoka gaur egin dute, bihar Maiatzaren Lehena delako. Irati Saizar eta Josu Artutxa lankideak bertan izan dira, 10 lagunentzako menua erosten, garaian garaiko produktuekin. 100 euroko aurrekontua zuten horretarako.

Sarrera: Letxuga, patata berriak, baratxuria, baba egosiak, zainzuriak eta tipulina. 25 euro.

Lehen platera: Ilarrak (Maravilla), arrautza gogortua eta urdaiazpiko pixka bat. 30 euro.

Bigarren platera: Txistorra, xolamua eta hirugiharra. 22 euro.

Postrea: Gazta, irasagarra eta intxaurrak. 26 euro.

Sagardoa: Dozena erdi bat botila. 12 euro.

Ogia: Baserrikoa, irin zuriarekin egindakoa, eta bi opil. 7,60 euro.

Guztira: 10 lagunentzat menua Tolosako azokan, 122,60 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!