Eskualdeko euskal presoen artelanen erakusketa

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Eskualdeko euskal preso politikoek espetxean eginiko artelanen erakusketa jarriko du Tolosako Sortuk asteburuan, larunbatean Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela probestuz.

Apirilaren 25ean Tolosako Topic-en egingo duten Jokin Gorostidiren ekitaldi-omenaldiari lotutako erakusketa da. Ostiralean eta larunbatean egongo da zabalik Tolosako kultur etxean, 17:30etik 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!