Santa Maria elizako ganga

Leyre Carrasco 2021eko apirilaren 3a

Tolosaldeko turismo bulegoak ordutegia zabaldu du apirilaren 5era arte, eta orduro bisita gidatuak eskainiko dira. Hamaika aukeren artean Santa Maria elizako bisita gidatua egin dute goizean.

Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak Aste Santurako eskaintza zabala eskaini zuen. Eskaintzaren berri emateko Tolosaldeko turismo bulegoak ordutegia zabaldu du apirilaren 5era arte: hain zuzen, 10:00-14:30 eta 15:30-19:00 artean izango da zabalik. Gainera, orduro bisita gidatuak antolatu ditu Tolosan bertan: Alde Zaharra, Tolosako Azoka eta Andre Maria eliza ezagutzeko aukera izango da, gida baten azalpenekin. Hamaika aukera desberdinen artean dago gaur goizean egin den Santa Maria elizako bisita gidatua.

Sorreratik gaur egun arte izan duen eboluzioa ezagutzeko aukera izan dute bisitariek. Izan ere, Santa Maria elizako bazter guztiak miatu dituzte. Kanpoaldea ez ezik, bere barneko altxor berezienak gertu-gertutik ikusteko aukera ere izan dute; pinturak, eskulturak edota organoa, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!