Aste Santurako eskaintza zabala

Tolosaldeko Ataria 2021ko mar. 26a, 11:58

Turismo bulegoak ordutegia zabalduko du apirilaren 1 eta 5 artean, eta orduero bisita gidatuak eskainiko ditu. Eskualdeko museo eta aisialdi guneek ere eskaintza indartuko dute jai  egunetarako.

Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak Tolosaldeak Aste Santurako duen eskaintzaren berri eman du: "Euskal Herriaren erdigunetik hurbil izateaz gain, landa eremuaren lasaitasunaz, naturaz, gastronomiaz, ondareaz eta kulturaz gozatzeko lurralde aproposa da. Urtero moduan, gainera, eskaintza hori indartuko da Aste Santuko jai egunei eta pazko asteari begira".

Eskaintzaren berri emateko Tolosaldeko turismo bulegoak ordutegia zabalduko du apirilaren 1etik 5era: 10:00-14:30 eta 15:30-19:00 artean izango da zabalik. Gainera, orduro bisita gidatuak antolatu ditu Tolosan bertan: Alde Zaharra, Tolosako Azoka eta Andre Maria eliza ezagutzeko aukera izango da, gida baten azalpenekin.

  • Tolosako Alde Zaharra
    Astelehenetik larunbatera 10:00etan.
    Osteguna, ostirala eta astelehena: 11:00etan.
    Ostegunetik astelehenera: 17:00etan eta 18:00etan.
  • Tolosako Azoka
    Larunbatetan: 11:00etan.
  • Sta Maria elizako ganga
    Apirilak 1,2,3 eta 5: 12:00etan eta 16:00etan.
    Apirilak 4, igandea: 11:00etan eta 16:00etan.
  • Sta Mari a elizako ondarea
    Ostegunetik larunbatera eta astelehena: 13:00etan.
    Apirilak 4, igandea: 10:00etan.

Tolosaldeko museo eta aisialdi guneek ere eskaintza indartuko dute, tailer, bisita gidatu eta arte jardunaldiekin.

  • Txotxongilo tailerrak haurrentzat, TOPIC Museoan
    Apirilak 6, 7, 8 eta 9. 
  • Slow Art Day, URMARA Museoan
    Apirilak 10, larunbata: 11:00etan. Sarrera doan, aforoa bete arte Parte hartzaileak: Bea Gonzalez Rojo, Idoia Iturri eta Diana Vasina (margolariak), Corrado Massaci (Txotxongiloak), eta José Pérez Ocañak 1983an Alkizako eskolako haurrekin egindako eskultura. Artista bakoitzak bere lana aurkeztuko du, Jose Perez Ocañaren eskultura izan ezik, Maria Giró Coll artista eta kultur bitartekariak aurkeztuko baitu. 
  • Koinobori haize-arrainen sorkuntza tailerra, URMARA Museoan
    Ainhoa Goenaga sortzailearen eskutik
    Apirilak 11, igandea. 10:00-13:00.
    Prezioa: 5 euro.
    Izen-ematea: kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 (whatsapp).
  • Rafa Gorrotxategi, Txokolatearen Museoa
    Apirilak 1, 2, 3, 4 eta 5. 
    11:00etan txokolate tailerra
    12:30ean bisita gidatua
  • Fagus Alkiza: bisita gidatuak
    Paga-motzak ezagutzeko bisita gidatua Valentin Mugartza, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zuzendariarekin.
    Martxoak 27, larunbata. 10:00etan Alkizako plazatik hasita.
  • Alkizako Baserri Paisaia ezagutzeko lantegi ibiltaria
    Apirilak 3, larunbata.
    Prezioa: 5 euro, alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan.
    Izen-ematea: kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 WhatsApp-ean.
  • Txindokiko Itzala
    Irekiera martxoak 27, larunbata.
    Aste Santu eta Pazko Astean, egunero irekita.
  • Tolofolk jaialdia
    Musika jaialdia aurten, estreinakoz. Musika herrikoia izango du ardatz, eta Tolosaldeko, Euskal Herriko nahiz Espainiar estatuko musika-taldeen emanaldiak izango dira, apirilaren 7tik 11ra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!