Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

"Euskarak herria behar du"

Ataria 2021eko martxoaren 28a

"Euskarak herria behar du" 1 1616940128091
"Euskarak herria behar du" 2 1616940129618
"Euskarak herria behar du" 3 1616940130661
"Euskarak herria behar du" 4 1616940131715
"Euskarak herria behar du" 5 1616940132710
"Euskarak herria behar du" 6 1616940133821
"Euskarak herria behar du" 7 1616940134792
"Euskarak herria behar du" 8 1616940135641
"Euskarak herria behar du" 9 1616940136635
"Euskarak herria behar du" 10 1616940137538
"Euskarak herria behar du" 11 1616940138440
"Euskarak herria behar du" 12 1616940139266
"Euskarak herria behar du" 13 1616940140197
"Euskarak herria behar du" 14 1616940141653

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean Korrikaren amaiera irudikatu dute Tolosan, Euskal Herriko hainbat herritan egin bezala. Datorren urtean 22. Korrika egiteko buru-belarri ari direla aurreratu du AEK-k.

Egoerak bultzatuta, ez da Korrikarik egin aurten, baina, euskararen aldeko lekukoa atera dute Euskal Herriko 80 herritan antolatutako ekitaldietan. Tolosa izan da herri horietako bat. Plaza Zaharrean egin den ekitaldian, Dana eman bihar jako, maite dan askatasunari eta Izarren hautsa abestiak izan dira entzungai Irene Lopezen eskutik. May Gorostiagak jarri du umore ukitua, euskara eta neurriak uztartuz burutu duen bakarrizketa saioarekin. 

Idoia Bengoetxea AEK-ko kideak irakurri du ondoren, ekitaldi guztietan, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean entzun den mezua. Egungo egoerak laguntzen ez duen arren, 40.000 herritar inguru ari direla euskara ikasten nabarmendu nahi izan dute, euren esfortzua eskertuz. Ildo horretatik, Euskal Herriko herritarren %55 erdaldunak direla gogoratu dute AEK-tik, eta ondorioz, lan handia dagoela oraindik egiteko. Euskaltegi sendoen beharra ere azpimarratu dute, "Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko", eta baita, "erakundeen bultzada estrategikoa". Baina, hori ez dela nahikoa zabaldu dute mezuan, "euskarak herria behar baitu".

22. Korrika egin izan balitz gaur bukatuko litzateke, eta AEK-tik azaldu dute duela 40 urte hasi zuten ekimena oraindik ere beharrezkoa dela. Hain justu, datorren urteari begira jarri dira, eta 2022. urteko martxoaren 31tik apirilaren 10era egingo den 22. Korrika prestatzen buru belarri ari direla esan dute mezuan.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!