Tolosatik Saharara bidaiatuko duen kamioia bete dute

Leyre Carrasco 2021eko martxoaren 20a

Arropa, haurrentzako jostailuak, hezkuntza eta osasun materiala, eta gailu teknologikoak bezalako materialak bildu dituzte.

Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek gaur goizean ekin diote Tolosatik Saharara bidaiatuko duen kamioia betetzeari. "Gure biltegian genuen material guztia bidaltzeko aukera iritsi zaigu, eta hori aprobetxatu nahian egin dugu", azaldu du Agustin Agotek, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kidea. Hori dela eta, halako produktuak bildu dituzte: Arropa, haurrentzako jostailuak, hezkuntza materiala, osasun materiala eta gailu teknologikoak, besteak beste.

Horrez gain, elkarteak Argelian janaria eta bestelako produktuak erosi eta saharar familien artean banatzeko laguntza eskatu duela gogorarazi du Agotek. Horretarako, diru bilketa bat abiatu dute. Ekarpena 2095 5081 93 1062503346 (Kutxabank) kontuan egin daiteke edo Bizum bidez, Tolosaldea Sahararekin elkartea bilatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!