Diru bilketa bat abiarazi du Tolosaldea Sahararekin elkarteak

Ataria 2021eko martxoaren 4a

Biltzen duen diru guztiarekin Argelian bertan janaria, higiene produktuak eta eskola materiala erosiko du eta saharar familien artean banatu.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak laguntza eskatu du Argelian janaria eta bestelako produktuak erosi eta saharar familien artean banatzeko. Aurten ezin izan dute ohiko bilketa egin eta elkartasun keinua beste modu batera egitera adostu du elkarteak. Jasotzen den diru guztia saharar errefuxiatu kanpamentuetan janaria, higiene produktuak eta eskola materiala erosteko erabiliko dela esan du.

Ekarpena 2095 5081 93 1062503346 (Kutxabank) kontuan egin daiteke edo Bizum bidez, Tolosaldea Sahararekin elkartea bilatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!