'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Ugarte Irizar 2021eko martxoaren 9a

Xake Produkzioak konpainiaren antzezlanak maskulinitatea lantzeko duen «modu originala» txalotu du epaimahaiak. Martxoaren 27an egingo dute saria banatzeko ekitaldia, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan taularatuko dute berriz obra. Xabier Ormazabal tolosarra da laneko ekoizlea.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak hogeita batgarren urtez banatu dute aurten Donostia antzerki saria, eta Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanarentzat izan da. Xake Produkzioak konpainiaren hirugarren obra da, Kepa Errastiren ideia batetik abiatuta, Txarli Andradek idatzia, Getari Etxegaraik zuzendua eta Iñigo Aranbarrik, Ane Gabarainek eta Errastik berak antzeztua. Epaimahaiaren arabera, hura da Donostian iazko urtean «helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena». 12.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu konpainiak sari gisara; martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia antzokian egingo duten ekitaldian.

Gaur goizean eman dute erabakiaren berri antolatzaileek, eta pozik agertu da lantalde saritua Viktoria Eugenian egindako prentsa agerraldian. Kepa Errastik gogoratu du duela hiru urte Mami Lebrun obrarekin irabazi zutela aurrenekoz Donostia antzerki saria, eta horri esker ekoitzi ahal izan dutela Fadoak entzuten zituen gizona. Antzezlanean umoreak duen pisuari ere jarri dio azpimarra aktoreak, hari esker zenbait eduki eta mezu publikoarengana «errazago» heltzen direla sinetsita.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!