Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidente izaten jarraituko du Garbiñe Biurrunek

Ataria 2021eko martxoaren 4a

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente kargurako hautagaia zen, baina, Espainiako Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak Iñaki Subijana donostiarra izendatu du.

Sei hautagai zeuden Juan Luis Ibarrak utzitako hutsunea betetzeko, Iñaki Subijana, Mercedes Guerrero, Antonio Garcia, Edorta Etxarandio, Luis Garrido eta Garbiñe Biurrun. Bada, Espainiako Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak 13 botorekin Subijana aukeratu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente kargurako. Orain arte Gipuzkoako Lurralde Auzitegia zuzendu du Subijanak, eta Demokraziarako Epaileak elkarteko kide ere izan da.

Garbiñe Biurrun epaile tolosarraren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidente kargurako berretsi dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!