M8aren bueltan jardunaldiak prestatu ditu Itaiak

Ataria 2021eko martxoaren 3a

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak asteburu honetarako mobilizazioak eta egitasmo ezberdinak prestatu ditu; martxoaren 8an bertan, mobilizazioa egingo dute, 18:00etan, Plaza Zaharrean.

Emakume langileen interesen defentsan jardunaldiak antolatu ditu Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak martxoaren 8ari begira. Jardunaldiko lehen ekintza ostiralean izango da: Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora hitzaldia entzuteko aukera, 18:30ean, Zerkausian.

Martxaoaren 6an, Leire Berasaluzeren eskutik mahai ingurua egingo dute etxeko langileen esplotazioaren inguruan. Kultur etxean izango da, 17:00etan. Ondoren, kontzertu akustikoa eta meriendaz gozatzeko aukera izango da. Eta martxoaren 8an mobilizazioa deitu dute, 18:00etan, udaletxeko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!