Saharar errepublikaren 45. urteurrena ospatu dute

Ataria 2021eko otsailaren 27a

Urteurrena ospatzeko eta beraien borroka aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute, goizean, Tolosako Trianguloan.

Gaur bete dira 45 urte Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuenetik. Hori ospatzeko eta beraien borroka aldarrikatzeko elkartu dira goizean, Trianguloan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak deituta, Maroko Mendebaldeko Saharatik at lelopean.

"Gure herriari ahotsa emateko, borrokalariei ahotsa emateko, errefuxiatuen kanpalekuetan giza laguntzaren menpe bizi direnei ahotsa emateko, Mendebaldeko Saharan bizi diren sahararrei ahotsa emateko" elkartu direla azaldu dute, "ezin ditugu ahaztu". 

Elkartasun eta babes oihuen artean, azken boladan bortxatuak eta torturatuak izaten ari diren saharar aktibistak izan dituzte gogoan. "Ez da bidezkoa, XXI. mendean gaude, eta horrelako kasuak gertatu egiten dira oraindik", esan dute. Komunikabideek "isiltzen" dutena kontatzeko elkartu direla ere azpimarratu dute.

Erlazionatuak

Azaldu zure elkartasuna sahararrei larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Agustin Agote. Tolosaldea Sahararekin GKE 2021 ots 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!