Mobilizazioa  landa eremuetako azpiegituren alde

Ataria 2021eko otsailaren 25a

Bedaiotarrak kalera aterako dira larunbatean landa eremuetako oinarrizko azpiegiturak hobetzeko eskatzeko. 12:00etan egingo dute elkarretaratzea, Trianguloan, eta baita, udaletxe aurrean ere.

«Bedaion azken asteetan izan diren komunikazio arazoen arira eta landa eremuetako biztanleok, orokorrean, komunikazio konpainia handien aldetik betidanik ikusten dugun utzikeria kontuan harturik, kontzentrazio bat antolatu dugu», esan dute.

15 minutuz Trianguloan egongo dira, eta ostean, udaletxerako bidea egingo dute, eta bertan, beste 15 minutuz egingo dute protesta.

 

Erlazionatuak

Komunikatu ezinik jarraitzen dute Bedaion

Eneritz Maiz Etxarri 2021 ots 18 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!