Pasahitza (zaharra)

"Europa mailan punta-puntako laborategia daukagu Tolosan"

Ataria 2021eko otsailaren 24a

Mugikortasun adimentsu eta jasangarriko Mubil zentroa inauguratu dute gaur Usabal industrialdean. Bertan izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu EAE-ko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Olatz Peon Tolosako alkatea. Lehen biekin batera, Ane Insausti Mubileko zuzendariak hartu du hitza. Mubilen egoitza Tolosan hiru urtez egongo da, eta ondoren Donostiara eramango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!