2021/03/08 18:45
Mendi Film Festival-eko pelikula onenak: mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza. Nazioarteko pelikula izarrak: jatorrizko bertsioak, azpidatziekin. Tolosako Film Laburren lehiketako irabazleen lanak ere proiektatuko dira.
'Urmuga'. 2020ko MFko sail ofiziala. 15 minutu. Euskaraz.
'Charge 2'. 2020ko MFko sail ofiziala. 4 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziaz euskaraz eta gaztelaniaz.
'Free as Can Be'. 2020ko Eskaladako Film Onena. 31 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz.
'Everest - The Hard Way'. 2020ko MFko Ikusleen saria. 52 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?