"Egin kontu, telefonorik ez daukagu"

Ataria 2021eko otsailaren 16a

Urteak daramatzate Bedaion telefono eta Internet arazoekin, eta azken asteetan ere horrela daudela salatu dute. Oraingoan, bideo bidez mezua grabatu eta lau haizetara zabaldu nahi izan dute, bizi duten egoera kontatuz eta laguntza eskatuz.

Bedaioko bizilagunek inkomunikatuta jarraitzen dute, eta telefonorik gabe daude azken asteetan. Bideo bidez zabaldu dute beraien kexa eta eskaria. "Egin kontu, telefonorik ez daukagu", diote.

Ezin dute telefono deirik egin, eta aspaldian salatu zuten telefonoaren kableak lurretik dabiltzala. Internet zerbitzuarekin ere ez daude oso konforme Bedaion. Egoera salatzeko herritarrek pankartak jarriak dituzte azken hilabeteetan, eta orain, bertsoak idatzi eta bideo bidez zabaltzea erabaki dute: "Nork konponduko digu gure aberia?".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!