Kultur etxea ixteko erabakiarekiko desadostasuna azaldu dute

Ataria 2021eko otsailaren 10a

Udalak datozen egunetarako hartutako erabakiarekin bat ez datozela adierazi dute kultur etxeko hainbat erabiltzailek

Datozen egunetan, Usabal kiroldegia eta Gazte Topagunea zabalik egongo dira, eta saltoki askok ere ateak irekita izango dituzte. Kultur etxeko hainbat erabiltzailek, ordea, salbuespen egoera honen aurrean, kultur etxea eta Udal Liburutegia datozen egunetan ez irekitzeko udalak hartutako erabakiarekiko desadostasuna plazaratu nahi izan dute.

Ospakizunik ezean, egokiena egunerokotasunari eustea dela diote, «betiere, ezarritako neurriak betez». Euren egunerokotasuna hautsi dutela diote, «benetan horretarako arrazoirik izan gabe. Tristea bada ere, aurtengo Ostegun Gizenean ez da jende multzorik izango udaletxe plazan, eta mozorroak datorren urtera arte gorde beharko ditugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!