'Hausterre pasatzen denean' dokumentala prestatu du Kabi-Alai elkarteak

Ataria 2021eko otsailaren 8a

2021eko iñauteriak "tristeak" izango direnez, Kabi-Alai elkarteak dokumental bat prestatu du tolosarrentzat, etxean zer ikusi izan dezaten. Hemen aurkezpen bideoa: 

Hona hemen Kabi Alai elkartetik helarazi nahi izan duten mezua:

Tolosako Kabi Alai elkartetik idazten dizuegu. Urtero iñauterien aurreko astean, Kabi-Alai kuttunaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.  

Aurten ez dugu Tolosan iñauteririk ospatuko, baina, Kabi-Alai elkarteak txupinazoaren ordez, ostegun gizenean dokumental bat ikusteko aukera eskaintzen du. Dokumentala aurrera eramateko inauterizale desberdinei elkarrizketak egin zaizkie eta aurreko urteetako irudi eta bideoak erabili dira. 

Dokumentala, ostegunean, otsailak 11, 12:00tan ikusteko aukera izango duzue 28 kanalean, Tolosako Udalaren web orrialdean eta Kabi-Alai elkarteko facebook orrialdean. 

Animatu zaitezte ikustera, ea gustuko duzuen.

Eta gogoratu, elkar zaindu gaitezen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!