Zatoz 2022!

Ataria 2021eko otsailaren 6a

Jakina da aurten ez dela Tolosako inauteririk izango, eta horixe esatera datorren bideo bat sare sozialetan bolo-bolo dabil: "Kanpotarrak ez jarri Tolosari begira".

Vista Alegre txarangako kide Javi Arrizibita eta Pirritx pailazoa dira bidean ageri direnak, eta Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek abesten dute, Tolosako Udal Musika Bandaren laguntzaz.

Hurrengo urtera begira jartzen dira, eta 2022 urteari egiten diote deia: "Inauteri, inauteri. Zatoz 2022". Bideoa "datorren urtean inauteriak bider bi" esanez amaitzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!