Tolosa CF-ko Iraolak eta Laamirnik 35-31 galdu zuten Ezkerro eta Begiristain bikoaren aurka. Igandean bertan, lehen mailako eta bigarren mailako finalak jokatu ziren eta bi horietan ere Real Sociedad klubeko bikoteek irabazi zuten. Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek.