Koronabirusa

Elkarretaratze zaratatsua egin dute Tolosako ostalariek

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Dozenaka herritar bildu dira udaletxe aurrean, egungo osasun egoeraren ondorioz sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko.

Indemnizazioak eskatzeaz gain, ezartzen zaizkien neurriek gogor eragiten dietela azaldu dute. "Ezin dugu horrela jarraitu, orain ireki, orain itxi", aipatzen zuten. Agintarien aldetik erantzun bat izatea ere espero zuten. "Diru laguntzak egongo zirela hitzeman zuten, baina oraingoz ez dugu horrelakorik jaso".

Aurrerantzean, eta egoera berean jarraituz gero, astelehenero udaletxe aurrean elkartzeko deia luzatu dute ostalariek. Mobilizazioekin jarraituko dute beraz. "Borrokan jarraituko dugu, hau delako gure eguneroko ogia", diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!