Guztira, askotariko 75 txotxongilo izango dira ikusgai. Halaber, UNIMA txotxongiloen nazioarteko elkartearen historia erakusten duen informazioarekin batera, sei ikus-entzunezko ere jarri dituzte, eta erakundearen eta munduko biltzarren jatorrizko kartel-bilduma ere ikus daiteke, 1969. urtetik azken urtera bitartekoak.