BABESTUTAKO EDUKIA

«Dual ereduan ikasten duzu denbora ondo aprobetxatzen eta hobeto kudeatzen»

Mondragon Unibertsitatea 2021ko urt. 25a, 10:58

Beñat Urruzola Saizar (Tolosa, 20 urte) Energiaren Ingeniaritzako 3. maila egiten ari da Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Orona-Ideo campusean, Hernanin. Ikasten ari den bitartean lanaldi-erdiz ari da CETEST-en.

Definitu apur bat zeure burua. Non egin dituzu orain arteko ikasketak? Baduzu zaletasunik?

Txikitatik Tolosako Laskorain Ikastolan izan naiz, Batxilergora arte. Igeriketa zalea naiz, zazpi urte nituenetik Tolosaldea IKT igeriketa taldean egin izan dut igeri, eta oraindik ere entrenamenduetara joaten saiatzen naiz.

Zergatik aukeratu zenuen Energiaren Ingeniaritza gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatean?

Betidanik izan dut interes berezia teknologiarekiko; beraz, Batxilergoa iristean argi nuen Ingeniaritzarekin erlazionatutako zerbait egin nahi nuela. Entzuna nuen Mondragon Unibertsitateak Lan-ikaste Partekatzea egiteko aukera eskaintzen zuela eta, hainbat esperientzia positibo entzun ondoren, erabaki nuen Mondragon Unibertsitatean ikastea. Ate ireki batzuetan Orona Ideoko instalazioak ezagutu ondoren erabaki nuen Energiaren Ingeniaritza egin nahi nuela.

Nola baloratuko zenuke orain arte bizi izandako esperientzia?

PBL metodologia azpimarratuko nuke. Ikasturte bakoitza bi zatitan dago banatuta, eta seihileko bakoitzaren amaieran proiektu bat egiten dugu, seihileko horretan zehar ikasitako gauzak praktikan jartzeko. Proiektu honetan arazo edo behar baten aurrean kokatzen gara eta honi taldeka irtenbideren bat ematen saiatzen gara, gehienetan maketa edo prototipo bat eraikiz. 

Lanean ari zara ikasten duzuen bitartean, dual ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten duzu?

Lan Ikaste Partekatzea CETEST enpresan ari naiz egiten, trenbideen sektoreko entsegu eta ingeniaritza laborategian. CETEST-ek hainbat tren fabrikatzaileentzako (CAF beste batzuen artean) entseguak egiten ditu mundu osoan zehar. Ni konkretuki I+D sailean ari naiz lanean.

Zer-nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak?

Irabazi ekonomikoaz gain beste hainbat ekarpen ematen dizkit eredu dualak. Batetik, denbora hobeto kudeatzen ikasten da eredu honekin; izan ere, egunean 4-5 ordu klase eta beste 4 ordu lan egiteak denbora hobeto kudeatzeko beharra ematen du, eta klaseko denbora ahalik eta hoberen aprobetxatzen ikasten da, hau da, efizienteagoa izaten ikasten da. 

Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta, zerbait hobetzeko?

Gehien gustatzen zaidan gauza proiektu garaia da. Proiektu garaian eguneroko errutinatik atera eta guk geuk erabakitzen dugu zer egingo dugun egunean zehar, ordutegi finkorik gabe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!