Sutea, Tolosako etxe bateko ganbaran

Ataria 2020ko abenduaren 29a

Argazkiak: Gipuzkoako Suhiltzaileak

Sutea izan da goizaldean, Tolosako Santa Luzia auzoko etxe bateko ganbaran. Kalte ugari eragin ditu estalkian eta azkeneko solairuan, baina ez da zauriturik izan. 

Tolosaldeko eta Goierriko suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanetan. Goizaldeko 3:00ak aldera jaso dute abisua, eta "uneoro kontrolpean" izan dutela adierazi dute; 5:00ak alderako itzali dute.

Une horretan, lau bizilagun zeuden etxe barruan. Ez dute zauririk, baina eraikinetik atera behar izan dute. Orain, sutea zerk eragin ahal izan duen aztertzen ari da Ertzaintza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!