Hiru zaborrontzi erre dituzte Tolosan

Ataria 2020ko abenduaren 28a

Rondilla eta Laskoain kaleetako eta Lizardi plazako edukiontziak erre zituzten atzo gauean. Abisua jaso ondoren, udaltzainak, suhiltzaileak eta ertzainak aritu ziren sua itzaltzen.

Udaletik adierazi dutenez, ez dute kalterik eragin, eta jarri dituzte edukiontzi berriak. Une honetan, gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!