Errugabetzat jo dute Ezpala gaztetxearen okupazioaren harira epaitutako gaztea

Ataria 2020ko abenduaren 26a

Auzipetuari babesa eskaini zioten epaitegi atarian.

Kalteak eragin izana eta eraikinean indarrez sartzea egozten zioten auzipetutako gazteari, baina epaileak absolbitu egin du. Prozesua bide zibiletik irekitzea litekeena dela salatu du Tolosaldeko Gazte Fronteak.

Aurreko astean egin zen Ezpala gaztetxearen okupazioarekin lotutako gazte baten aurkako epaiketa. Astebeteko epean aurreikusi zuten epaia izatea eta dagoeneko eskuartean dute: errugabetzat jo dute gaztea. Tolosaldeko Gazte Fronteak argitu du, ordea, epaia ez dela irmoa, "jabeak bost egun dituelako apelazio helegitea jartzeko". Epaiketan bertan, fiskalak absoluzioa eskatu zuen auzipetuarentzat, eta eraikinaren jabeak onartu egin zuen epaituari gutxieneko zigorra ezartzea egozten zitzaizkion delituetako bategatik.

Tolosaldeko Gazte Fronteko kideek adierazi dutenez, "bide penala itxi arren, litekeena da eraikinaren jabeak bide zibila irekitzea". Hori horrela, Ezpalaren desalojo arriskua "handia" izan daitekeela uste dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!