Zirkuan egiten ari dira harrera

Ataria 2020ko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi Gure Zirkuaren karpan daude, haurrei harrera eginez. 2.500 pertsona inguru pasako dira bertatik.

Eguerditik hasita eta arratsaldeko zortziak arte egongo dira Olentzero eta Mari Domingi Tolosako San Esteban auzoan kokatuta dagoen Gure Zirkuan. Aurretik txanda hartuta joan daiteke bakarrik bertara.

Lehenbizi karpa batera sartzen dira bisitariak, eta bertan Tolosako erraldoiak daude, beraiekin argazkia ateratzeko. Ondoren, beste karpa batera sartuta, Olentzero eta Mari Domingi daude bertan. Haurrek argazkiak ateratzeko aukera dute, distantzia batera. Bisitan joaten diren hainbatek opariak uzten ari dira, eta gero horiek elkarteren baten bitartez banatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!