Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertuak, 'online'

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Tolosako Musika Bandak abenduaren 24an eta 31n 19:00etan eskainiko dituen kontzertuak online ikusi ahal izango dira.

Tolosako Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu abenduaren 24 eta 31n, 19:00etan, eta online ikusi ahal izango dira, "jende pilaketa saihesteko eta guztion segurtasuna bermatzeko". Bi kontzertuak 28 Kanalean eta Tolosako Kultur saileko Youtubeko kanalean ikusi ahal izango dira. Dena den, banda aurrez aurre ikusteko aukera izango da ere abenduaren 24an bertan eta urtarrilaren 6ean 12:30etik aurrera, Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!