Topic-eko txotxongiloak, Tolosako erakusleihoetan

Ataria 2020ko abenduaren 22a

Iturria: Iñigo Royo

Topic zentroaren eta Tolosa & Co elkartearen elkarlanari esker, Tolosako hainbat dendatako erakusleiho txotxongiloekin apaindu dituzte.

Errege egunera bitarte Tolosako dendetara joaten direnek, Topic zentroko panpin eta txotxongiloak ikusi ahal izango dituzte herriko 25 saltoki baino gehiagoren erakusleihoetan. Ekimena Topic eta Tolosa & Co elkarteak egin dute, Retablo de Figurillas txotxongilo konpainiari esker. Izan ere,  Tolosako zentroak Nafarroako Gobernuak konpainia horren funtsa jaso zuen  eta funts horretako hainbat lan eta Topic-eko Gabonetako txotxongiloak jarri dituzte erakusleihoetan. Denda horietan erosten dutenek etxean txotxongiloak egiteko xafla batzuk jasoko dituzte gainera. "Ekimenaren bidez garai zail hauetan Topic-ek irribarre bat atera arazi nahi du eta dendetara beren xafla jasotzera joango diren haur horiek inoiz ez ditugula ahaztuko sentitzea nahi dugu", esan du zentroak.

Hauek dira ekimenera batu diren dendak: NZB, Imanna, Neuda, Esnal, Aranguren, Arantxa arrandegia, Tuduri, Avalon, Bizziz, Mauka, Berezi, Xirimiri, Muñazabal burdindegia, Marilyn, Aralart, Shunka, Pottoko, Richard argazkilaria, Báb, Ross, Ponpox, Xinda, Le True eta Bakartxo.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!