Imanol Rojok 41. postua egin du Munduko Kopan

Ataria 2020ko abenduaren 17a

Europako Koparen proba batekin hasi zuen neguko denboraldia Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak Goms-en, Suitzan. Herrialde horretan jarraitu du lehiatzen Rojok, oraingo honetan Davosen eta Munduko Kopako proba batean.

Aurreko asteburuan izan zuen proba eta 41. postuan amaitu zuen, irabazlearengandik 2 minutu eta 32 segundora. 35.20ko denbora behar izan zuen Rojok hamabost kilometroak egiteko.

Davoseko proban lau azkarrenak errusiarrak izan ziren, eta Rojok parte hartu zuen lehen proban, Europako Kopakoan, aurreneko biak ere errusiarrak ziren. Proba horretan Rojok 25. egin zuen, irabazlearengandik 2 minutu eta 15 segundora.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!