Olatz Peon Tolosako alkateak, Javi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak Josu Txueka Historia Garaikideko Doktoreak hartuko dute parte aurkezpenean. Azken honek Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak hitzaldia eskainiko du. Herritar orok parte hartu ahalko du aurkezpen ekitaldian, aurrez izena emanda Kultura Sailean, 943 67 03 83 telefonora deituta edo kultura@tolosa.eus helbidera idatzita. Gehienez ere 20 pertsona gerturatu ahal izango dira ekitaldira.
Izen emate gehiago egongo balira, ekitaldia Kultur Etxeko areto nagusira lekualdatuko da. Halaber, streming bidez eskainiko da ekitaldia, udaleko sare sozialtan eta webgunean.
Urrian alderdi politiko guztietako ordezkariek aurkeztutako Bizikidetza Sustatzen ekimenaren barruan kokatzen da memoriaren inguruko webgunearen aurkezpen ekitaldia. 2006an hasi zuen Tolosako Udalak memoria berreskuratzeko lanketa, Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modu zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera. Dagoeneko bi liburu argitaratu dira Tolosan eta bertan jasotako edukia islatuko da webgunean. Testigantza berriak ere jasoko dituzte, izan ere, "webgune bizia" izango dela aurreratu dute.