Urtarrilean hasi eta apirilera bitarte, eskalada entrenamenduak antolatu ditu Oargik. Bi aukera egongo dira: astean egun batean ordu eta erdiko saio batean parte hartzea, edo astean iraupen bereko bi saiotan (guztira, hiru ordu). Astelehen eta asteazkenetan izango dira entrenamenduak; oraindik zehazteko dago ordutegia.
Honakoak izango dira tarifak:
- Astean entrenamendu bat, guztira 18 egun: 30 euro.
- Astean bi saio, guztira 36 egun: 50 euro.
Informazio gehiago eskuratzeko interesa dutenek, oargimendi@gmail.com helbidera mezua idatzi edo 688 698 642 telefono zenbakira deitu behar dute. Abenduaren 8a da izena emateko azken eguna.