Abenduaren 8tik 19ra bitarte ospatuko da Tolosako Abesbatza Jaialdia

Ataria 2020ko abenduaren 1a

Duela aste batzuk bertan behera geratu ondoren, egitarau murriztua prestatu dute. Hala ere, eta egoerak bermatuz gero, orain egin ezingo diren kontzertuak datorren urtean egitea da antolatzaileen asmoa.

Kontzertu guztiak San Frantzisko elizan izango dira eta gonbidapenarekin bakarrik sartu ahal izango da. Gonbidapenak bihartik aurrera jaso ahal izango dira, Topic museoan, ondorengo ordutegian: lanegunetan, 10:00etatik 13:00etara edota 16:00etatik 19:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 10:30eatik 14:00etara edota 15:30eatik 19:00etara.

2020ko Tolosako Abesbatza Jaialdiko egitaraua:

Abenduak 8, asteartea:

19:00. Euskal Herriko Gazte Abesbatza. In Memoriam.

Abenduak 11, ostirala:

19:00. Conductus Ensemble. Bach ispiluaren aurrean (Buxtehude, Johann Christoph, Pachelbel, Bach).

Abenduak 12, larunbata:

19:00. Suhar abesbatza. Mundutik etxera, etxetik mundura.

Abenduak 13, igandea:

19:00. Kea ahots taldea. Sacred and profane.

Abenduak 19 , larunbata:

19:00. Kup taldea. Requiem alemaniarra (Johannes Brahms).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!