Olatz Peon Gipuzkoako EAJ alderdiko zuzendaritzan

Ataria 2020ko azaroaren 30a

EAJ alderdiak Gipuzko Buru Batzarreko burukideak aukeratu ditu, eta tartean da Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkatea.

EAJko Herrialde Batzarrak GBB "eraberritua eta eskarmentuduna" aukeratu duela esan du. Joseba Egibar (Andoain, 1959) izango da berriz ere, Lurralde Zuzendaritzako buru, batzarrak aho batez babestu baitu. Burukideen artean dago Tolosako Olatz Peon Ormazabal. Burukideak bailara guztietakoak eta guztiak euskaldunak direla nabarmendu du EAJk. Eta gaineratu du zuzendaritzako hamabost kidetik zortzi direla emakumezkoak. "Behar-beharrezkoa da errealitate berria gizarte-justizian, hazkunde ekonomikoan, elkartasunean eta askatasunean oinarrituz eraikitzea", azpimarratu du Egibarrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!