Botikina behar dutela eskatzeko, 24 kilometro korrika

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko azaroaren 28a

Hamabost egunean behin, modu ezberdineko aldarrikapenekin eskatzen dute botikina beharrezkoa dutela Tolosako Amarotz auzoan. Gaur, 24 kilometro korrika egin dituzte, Tolosako farmazietatik botikak ekarriz.

Tolosako Amarotz auzoan, gaur ere, hamabost egunean behin egiten duten moduan, botikina eskatzeko elkartu dira hainbat auzotar.

Eusko Jaurlaritzak botikina beharrezkoa dutela ikusi arte, aldarrikapenekin eta botikina eskatzen jarraituko dutela esan dute. Gaur, korrika hasi dute eguna, eta auzotik Tolosako farmazietara jaitsi behar dutenen alde 24 kilometroko erronka gauzatu dute. 

Tolosako farmazietara jaitsi, eta botikak eraman dituzte auzora.

Bukatzeko, Amarotz auzoan "botikina beharrezkoa dugu, bai ala bai" adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!