"Burgesiaren zuzeneko diktadura" gelditu asmoz

Ataria 2020ko azaroaren 21a

Hirugarren deialdia jarraian zuen gaurkoa Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. Tolosako Trianguloa plazatik abiatu da GKSk deitutako manifestazioa 18:30ean.

Koordinadoraren esanetan, 200 pertsona inguru bildu dira Tolosako kaleetan, "askatasun zibil eta politikoen defentsa aldarrikatzeko". COVID-19a dela-eta, ezarritako neurriak salatu dituzte: "Salbuespen neurrien aurrean, antolakuntza komunista".  Etxeratze-agindua bertan behera geratzeko oihuak izan dira Tolosako kaleetan.

Erlazionatuak

Krisia eta koronabirusa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Lizarralde, Gazte Koordinadora Sozialistako kidea 2020 aza 19 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!